Software garapena
Informazio-sistemak zein aplikazioak ezartzea barne hartzen duten konponbide teknologikoak garatzen ditugu, negozioaren beharrak oinarri hartuta eta abangoardia teknologikoko prozesuak erreferente izanda
Harreman eredua
Gure bezeroekin harreman eredua diseinatzen dugu, euren lan metodologiarekin, prozesuekin eta helburuak betetzearekin bat datorrena
"Giltza eskura" erako software garapenak
Harreman eredu tradizionalago horretan bezeroak eskatzen duenaren arabera neurrira egindako softwarea diseinatu, ezarri eta mantentzen dugu. Modalitate hori inguru zehatz batzuetan gomendatzen dugu.
Kudeatutako zerbitzuak
Versian erantzukizunean oinarritutako ereduetan sinesten dugu, baita epe luzerako harremanetan ere: gure bezeroaren aplikazio guztiak jagoten ditugu, eta mantentzeaz zein bilakaeraz arduratzen gara.
SaaS
Esperientzia eta jakintza praktikoa dauzkagu gure instalazioetatik zerbitzu moduetan eskaintzen ditugun aplikazioetan.
Aplikazioak bezero bakoitzaren neurrira moldatzen ditugu, eta mantentzeaz arduratzen gara, baita arau eta euskarri berrietara egokitzeaz ere.
Software produkzioa
Kalitatezko softwarea eraikitzen dugu, gure bezeroen negozio-prozesuekin bat datorrena. Horretarako, hiru ardatz-gakotan oinarritzen gara:

Pertsonak
Versian talentuan sinesten dugu. Badakigu talentua gakoa dela egiten dugunean arrakasta izateko. Proiektu bakoitzeko profesional talde aproposa sortzen dugu, garapen prozesuaren optimizazioa bermatuko duena.
Teknologia
Teknologia gure bezeroen xedeak betetzeko baliabidetzat daukagu, eta ez jomugatzat. Gure bezeroen beharrak betetzeko merkatuan dagoen teknologia berriena klasikoagoak diren beste batzuekin konbinatzen ditugu; betiere, proiektuak optimizatzea da helburua.
Industrializazio ereduak
Softwarea guretzat prozesu industriala da, eta ez artea. Hori dela eta, arazo zehatzen arabera egokitu egiten dugu. Hainbat teknologia erabiltzen ditugu: garapen ziklo klasikoak, scrum edo agile bezalako metodologia arinak, etab.