Misioa
Teknologia ezartzea errazten dugu, baita horrek dakartzan berrikuntza guztiak ere; betiere, gure bezeroen erakundeetan euren xedeak betetzen laguntzeko.
Ikuspegia
Versia liderra da berrikuntza teknologikoan, eta haren bezeroentzako aldaketarako trakzio-kidea da, bezeroek helburu estrategikoak, negozioarenak eta operatiboak bete ditzan.
Ekintza-ardatzak
Berrikuntzak irrika sentiarazten digu.
Aldaketak osasunaren erakusle gisa.
Xedeak bete arte ekitea.
Lantaldea
Manu Mosteiro - Versiako presidentea
Bilbon jaio zen 1957an. Versiako sortzailea eta presidentea.
Manuk informazioaren teknologien sektorean egin du karrera profesionala 80ko hamarkadatik aurrera. 1990ean ekintzailetzari heldu zion, eta Panda Softwareko sortzaileetako bat izan baitzen. 2018ko abendutik 2022ko ekainerarte Athletic Clubeko zuzendaritza taldeko kidea izan da, eta erakunde horretako Berrikuntza eta Negozio Digitaleko arduraduna baita.
Carlos Macías – Versiako presidente ordea
Bilbon jaio zen 1957an. Versiako sortzailea eta presidente ordea.
Versia Infraestructuras TI
VITIn hardware multimarka merkaturatzen dugu, inbertsio modura zein erabilera bakoitzarengatik ordaintzeko zerbitzu gisa. Azpimarratzekoa da inprimaketa bakoitzarengatik ordaintzeko ematen dugun zerbitzua.
Versia Servicios Distribuidos TI
VSDTI enpresaren bidez mantentze zerbitzuak, laguntza teknikoko zerbitzuak eta teknologia orokorrentzako eta espezialistentzako azpiegiturak instalatzeko zerbitzuak ematen ditugu.
Versia Sistemas TI
Informazioaren eta komunikazioaren teknologien arloan aholkularitza, proiektu eta zerbitzu integralak eskainiko dituen enpresa.
Versia Contact Center
VCCn contact center arloko zerbitzuak ematen ditugu; telefonoz, e-mailez, txat bidez, sare sozialen bidez etab. Kanpoko zein barruko erabiltzaileak artatzen ditugu.
Versia Procesos Operativos
VPOn espezialistak gara bezeroen eraginkortasuna maximizatzeko laguntza prozesuak diseinatu eta burutzeko proiektuetan eta soluzioetan.
Versia Digital Business
Bezeroaren ardatz duen negozio digitalaren balio katearen 360º kudeaketan enpresa aditua. Diru sarrerak eta bezeroaren errentagarritasuna handitzeko helburuak hobetzeko zerbitzuak eta irtenbideak eskaintzen ditu.
Versia Cyber Shield
VCSen Zibersegurtasun zerbitzu eta soluzioak Threat Centric fokuratzearen bidez eta gure ziber inteligentziako espezialitatean baliatuz.
Versia Soluciones Tecnológicas
Finantza zerbitzuak, marketingekoak, komertzialak eta giza baliabideetakoak zentralizatzen ditugu Versia Soluciones Tencológicas enpresan. Bertan jarduten du Versia Digitalek, negozioaren eraldaketa digital estrategikoa lantzen duen gure departamentuak.
Kalitatea
Informazio sistemetako erabiltzaileei (bezeroentzako arreta zerbitzuak) jazoerak artatzeko zerbitzua
Aholkularitza diseinua, aplikazioak garatzea eta ezartzea lantzen duten proiektuak eta informazio sistemak mantentzea.
Informatika materiala, elektronikoa, hardwarea eta softwarea erostea eta banatzea.
Aholkularitza zerbitzuak ematea (azterlanak, planak egitea eta proiektuak zuzentzea) honako alor hauetan:
- Negozio eta estrategia prozesuak, talentua kudeatzeko prozesuak eta enpresa-antolaketa prozesuak eraldatzea.
- Informazioaren teknologietan sistemak, aplikazioak, sareak eta telekomunikazioak.
Laguntza EZ presentziala eta kontsultak eta jazoerak kudeatzea (erregistroa, ikuskatzea eta ixtea), kanal telematiko eta telefonikoen bidez
IT zerbitzuak kudeatzeko sistema honako hauek emateko:
- IT sistemen bezeroei laguntza zerbitzuak (instalazioa, konfigurazioa eta mantentze zuzengarria, prebentiboa, eta garapenezkoa).
- Indarrean dagoen zerbitzuen katalogoen araberako Data Center zerbitzuak (colocation, hosting, urrunetik egindako backup-a, brs, posta elektroniko zerbitzua eta urrunetik egindako monitorizazioa).
- Informatika azpiegiturak eta ekipoak mantentzea.
- Datuen kudeaketa administratiboa (alta, baja, aldaketak eta grabazioa) Bezeroentzako arreta, kanal telefoniko eta telematikoen bidez
Eusten dituzten informazio sistemak:
- Cloud, Hosting, Housing zerbitzuak
- Informazioaren teknologien azpiegiturak diseinarzeko, ezartzeko eta ustiatzeko proiektuak.