Enpresa arteko barruko zein kanpoko harremanen paradigma haustea ahalbidetzen digu.

Blockchain-a bat bateko aldaketa teknologiko globala da, inoiz ez da horrelakorik egon egungo kapitalismoaren negozio ereduetan. Gizartearen lekeda eraldatzea ahalbidetzen ari da, hots, “pertsonen arteko konfiantza”. Era berean, konfiantza hori hurrengo eraldaketaren eta berrikuntzaren motor bilakatzen ari da: balioaren Internetaren aroaren hasieran gaude, erregistro banatuen teknologia kriptografiko aurreratuena baliatuz.

 

Interneten garapenak ahalbidetu du eguneroko objektuak sarera konektatuta egotea eta adimena izatea. Esparru horri IoT edo Gauzen Interneta deritzogu, eta gailuak ahalduntzen ditu; nortasun birtual propioa ematen die, konektatuta egon daitezen ahalbidetzen die, sarean era burujabean makinen artean (M2M) zein pertsonekin (M2H) aritzeko gaitasuna ematen die.

Industria teknologikoarentzat IoT aurrerapauso handia da, kontaezinak diren aukerak sortzen baititu. IoTren segurtasuna bereziki garrantzitsu bilakatu da.

Adimen artifiziala (AI) negozio-prozesuetan barneratzeak erakundeen gaitasunak era esponentzialean handitzea dakar. 

Datuen iraultzaren aroan Ikaskuntza Automatikoa edo Makinen Ikaskuntza gure inguruan dagoen errealitatea da, telefonoen softwarean, autoetan edo negozioen aplikazioen softwarean; erabaki hobeak hartzen laguntzen du, edo askotariko prozesuak hobetzen ditu.

Automatizazioak eta adimen artifizialak daukaten potentziala ikaragarria da. Makinen Ikaskuntza geratzeko etorri da, baita ezagutzen genuen mundua aldatzeko ere.

Negozioak bizirautean datza.
Erakundeek TI tradizionalen mugetatik at aritzen diren heinean segurtasun neurriak behar beharrezkoak dira. Ziberespazioa eta haren azpiegitura ahulak dira mehatxu fisiko zein zibernetikoetatik eratorritako arriskuak askotarikoak baitira.

Eragile zibernetiko sofistikatuek ahulguneak baliatzen dituzte informazioa eta dirua lapurtzeko, eta oinarrizko zerbitzuak eten, suntsitu edo mehatxatzeko gaitasunak garatzen ari dira.

Hainbat delitu tradizional orain ziberespazioan egiten ari dira, eta oinarri oinarrizkoa da sareak, ordenagailuak, aplikazioak eta datuak prestatzea baimenduta ez dauden sarreretatik babesteko.

Gure berrikuntza zerbitzuetarako lantaldearekin harremanetan jar zaitez

JARRI HARREMANETAN ORAIN
Blockchain
IoT
Machine Learning
Zibersegurtasuna
Versia

Versia ofrece servicios y soluciones de transformación digital. Sus servicios facilitan la implementación de la tecnología y todas sus innovaciones en las organizaciones de sus clientes para ayudarles a cumplir sus objetivos.

Nuestros servicios

Busca lo que necesitas

Jarraitu gaitzazu